XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste pentsamentu bat ere gogoan eukitzekoa da.

Euskaldunak ditun doai bereziak: euskera ta odola dira.

Euskera gabea ezin izan euskalduna.

Alde ortatik, bai, esan genezake euskera degula lenengo.

Baña sakonago jo ezkero, zuztraira joan ezkero, euskaldun gizona Jainkoaren izakia da.

Beraz, Egilleari lotuta dago.

Ta Egillearekiko berez dun lotura ori borondatez eten nai badu, bere burua itotzen du: gizon izatea galtzen du.

Beraz, Aresti, lenengo-lenengo Aita, Sortzallea, ta norbera euskaldun eta internazional.

Ez ba, deskomekatu (ori duk euskera inbentatzeko erreztasuna), ez deskomekatu ain arin Eleizalde Ori.

Siñistea dunak ezin ditzake aaztu ez Jainkoa, ez euskalduntasuna, ez internazionalismoa.

Siñiste aldetik begiratuta, gurasoak obligazio ta eskubide aztunak dituzte izan, eta iñolaz ere utz-eziñak.

Gurasoai dagokie beren aurrentzako erlijio-eziera aukeratzea, beraien siñisteari dagokion ezi-era, alegia....

Gurasoen siñisteari ez dagokion erlijio-dotriña aurrai derriorrean ematea: gurasoen eskubideak zapaltzea da.

Berebat gurasoen eskubideak zapaltzea da baita ere guztiz erlijio gabeko ezi-eraz aurrak ezitzea....

Batzar onek argi ta garbi aitortzen du: aurrak eta gazteak badutela eskubidea (beraz, besteok obligazioa) Jaungoikoa ezagutuago ta maitatuago dezaten zuzpertuak eta lagunduak izateko (Vat. II).

Guraso kristauak ezin aaztu eskubide ta obligazio auek, ez daukate beste biderik.

Ez gabiltz, ba, pariseokeri ta ustelkeri guztiak, kareta guztiak garbitu naiez?.

Aurra ezertako ere ez degu bakarrik uzten: ez ibiltzerakoan, ez jaterakoan, ez jazterakoan... ez da arrazorik erlijio arloan bakarrik utzi dezagun.

Agur eta berri on, pobre, guraso ta aur guztioi.